HABEren 4. maila / Administrazioaren 4. Hizkuntz Eskakizuna

 

     HABEk 4. mailako ikastaroa abiarazi du, eta horrekin alfabetatze eta berreuskalduntze prozesua luzatu egin da. Orain arte prozesuak hiru zati bazituen (1. maila, 2. maila eta 3. maila-EGA), hemendik aurrera lau zati izango ditu. 4. maila hau sakontze ikastaroen lekua betetzera dator, eta alde horretatik EGAtik gorako maila edo post-EGA dela esan genezake. Metodologia eta helburuak oso bestelakoak izanik, EGArekin zerikusirik ez duen maila dela esan genezake.

 

Ekintza komunikatiboa

Ekintza komunikatiboa osotasun bat da. Baina osotasun dinamikoa. Horregatik, ekintza eta bera gauzatzen duen testua aztertzean, faktore dinamikoen bila joan behar dugu: ekintzaren egile, eragile, adierazle eta baldintzatzaile diren faktoreen bila:

 

  • 1) NOR (irakaslea, aita, ama, bezeroa, adiskidea, arduraduna,...)
  • 2) NORI (ikaslea, semea, alaba, menpekoa, laguna,...)
  • 3) Erabilera-esparrua
  • 4) xedea.

 

 

Testuaren barne-eraketan hiru maila bereizten dira:

    • 1) testuaren azpiegitura orokorra
    • 2) testualizatze-mekanismoak
    • 3) gauzatze enuntziatiboaren mekanismoak.

Era eskematikoan:

  1. Testuaren azpiegitura orokorra

    1.1.   Plan orokorra

    1.2.   Diskurtso-tipoak

    1.3.   Interaktibotasuna

  2. Testualizatze-mekanismoak

    2.1.   Testu-antolatzaileak

    2.2.   Izen-kohesioa

    2.3.   Aditz-kohesioa

  3. Gauzatze enuntziatiboaren mekanismoak

    3.1.   Ahots enuntziatzaileak

    3.2.   Modalizazioa

 

 

Helburua:

 

    Ikaslearen lanbide, ikasketa edo zaletasunei dagokien gaitasun-maila eskuratu, bai ahoz eta bai idatziz, aldi berean euskara teknikoa landuz eta gaitasun orokorra ere garatuz.

 

      Gaitasun estrategikoa lantzea da laugarren mailaren helburu nagusienetariko bat, hots, erabakiak hartzeko gaitasuna lantzea. Horrela, hizkuntz arauen mundua gaitzetsi gabe (ezinbestekoa baita gramatika-arauak betetzea), erabakien mundu zabal eta oparoan ikusiko du bere burua hizkuntz erabiltzaileak, aldi berean gero eta autonomoago, sortzaileago eta erantzuleago.

 

 

Proiektua:

Helburu bera dutenez (gaitasun estrategikoa garatzea), talde berean eta elkarrekin ariko dira euskaltegiko laugarren mailako ikasleak, nahiz eta jakintza-alor desberdinetakoak izan. Jakintza-alorra, nork bere proiektua garatuz landuko du.

  • Proiektu hori izango da ikasle bakoitzaren lanaren ardatza.
  • Proiektu horretan gauzatuko du ikastaroan ikasitakoa. Proiektua egoki izanak zabalduko dizkio ateak ikasleari HABEren egiaztatze-probetan parte hartu ahal izateko.

 

Egutegia:

  • URRIAK 16 - EKAINAK 12
  • Astearte eta Ostegunak

 

Ordutegia
18:00-20:00

Prezioa eta dirulaguntzak:

Ikastaro osoa, urritik ekainera, astean bi egunetan: 548 €.

    Bi epetan ordaintzeko:

  • 329 € ikastaro haiseran
  • 219 € abenduan

Dirulaguntzak:

  • HABEren azterketa gaindituz gero, 400 € gehienez

 

 

ORDUTEGIAK

Kontaktatu