
|
BERBALAN, Euskara Planak Enpresetan
Etorkizuneko enpresa izan nahi baduzu, zure bezeroari arreta pertsonalizatuagoa eskaini nahi badiozu, eta zure zerbitzu edo produktua hobetu nahi baduzu, ...egizu gurekin euskara plana!
Zer eskaintzen du plan batek?
Euskara plan batek hauxe eskainiko dizu: 1. Euskararen presentzia eta erabilera handitzen lagunduko dizu modu erraz eta eraginkorrean. 2. Gizartean txertatutako enpresaren irudi modernoa eta dinamikoa emango dizu. 3. Bezero elebidunak ekarriko ditu. 4. Langileak motibatzen lagunduko dizu. 5. Kalitate-inbertsioa izango da etorkizunean.
Zer eskaintzen dizu gure aholkularitza zerbitzuak?
Gure aholkularitza zerbitzuak hauxe eskainiko dizu: 1. Enpresaren egoeraren diagnosia egingo dizugu, Eusko Jaurlaritzak beren beregi helburu horretarako sortutako aplikazio informatikoak erabiliz, eta elkarrizketa pertsonalizatuen bidez. 2. Zure enpresak euskara-planarekin aurre egiteko konpromisoa hartuko balu: Euskara-planaren diseinua egingo genuke. 3. Euskara-plana gauzatzeko behar dituzun bitartekoak zure esku jarriko ditugu:
4. Finantziaziorako tramite burokratiko guztiak egiten lagunduko dizugu (diru-laguntzak eskatzeko agiriak bete...). 5- Egindako guztiaren jarraipena eta koordinatze-lana egingo dugu. |
|
| Kontaktatu | ||