Bilboko euskaltegia


Hamarkada horretan gure gizartean eman ziren emakumeen mugimenduei eta ererbindikazioei zor diegu gaur egungo hainbat lorpen sozial eta ekonomiko. Urte horien laburpen historikoa egingo digute emakumeen dokumentazio zentrotik urte horietako ikus-entzuneko baten bidez.

EMAKUMEEN DOKUMENTAZIO ZENTROA Bizkaiko emakumeen Asanbladaren talde baten proiektua da. Haien helburua Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ideia eta jardueren gaineko dokumentu fondo bar sortzea izan da, eta baita diziplina akademikoetan teoria feministak izan duen garapenaren eta horri buruzko eztabaiden gaineko bibliografia ere.

Amaia Zubiria abeslariak, emakumezko bertsolariak lagunduta, bide emango digu bere kantekin, emakumeen eskubideetan eta hobekuntza sozialetan izan diren aldaketen gainean hausnartzeko.
Amaia Zubiria, Haizea taldean hasi zen 1977an. Txomin Artolarekin hiru diska argitaratu zituen, eta Pascal Gaignerekin beste hiru; azken horien artean, 1985ean, Egun argi hartan izenburupekoa. Bakarrean hamabi diska argitaratu ditu. Bere abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna. galera, malenkonia, herrimina, edota gai herrikoak.

Euskal Zinemaren Lehenengo Jardunaldiak 1976an egin ziren. Bertan euskal Herriaren aldeko Euskal Zinemaren oinarriak jarri ziren. Egoera politiko, sozial honetan, abian jarri ziren hainbat proiektuen artean, zinemarenak aukera ezin hobea ematen zuen diktadura sasoian isildutako sentsibilitateak agertzeko. Hain momentu garrantzitsuan, IKUSKAK Euskal Herriko zinemagintzaren zutabe bihurtu ziren. 1977 eta 1985 urteen artean, momento horretako ardura linguistiko, sozial eta politikoak erakusten zuten hogei ikuska sortu ziren. Euskaraz egindako 10-15 minutuko laburmetrai hauek Antton Ezeizak bultzatuta sortu zuren euskadiko Kutzxa eta Orbegozo Fundaziaren laguntzaz. Euskadiko Zinematekan/filmategian daude Euskal Zineman mugarri izan ziren 20 dokumental hauek. Jauetako batzuk gaur egun hain famatu diren Jabier Aguirresarobe, Imanol Uribe edota Pedro Oleak egindakoak dira. Guk ikusi eta aztertuko ditugunak Antton Ezeizak egindakoak dira, horretarako Maialen Belokiren laguntza izango dugu.
Maialen Belokik joan den azaroan hil zen Antton Ezeiza zinemagileari buruzko tesi dokturala egin zuen. Ikus-entzunetan doktorea da eta bere “Entre Antonio y Antxon Eceiza. Entre el cine y la política” lanean azterketa sakona merezi duen zuzendariaren lana aztertzen du.
EMANALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.

Bi musikarik (Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek) eta bi idazlek (Xabier Montoiak berak eta Iban Zalduak) bat egin dute ipuin batzuen inguruko errezitaldi musikatu bat eskaintzeko. Aitzakia Iban Zalduaren azkeneko liburuko narrazioak dira (Biodiskografiak, Erein 2011): bertan, pop musikaren historiako hogeita hemeretzi diskotatik abiatuta /The Beatles-en Revolver-tik Paul Weller-en 22Dreams-era), gure bizitzen soinu-banda posible baterako gezurrezko eta benetazko fikzioak eskaintzen dira. Zalduak ipuin horietako batzuk hartu, taularatu, eta disko haietako kanten bertsioekin osatu dituzte musikari biek.
|
|
Xabier Montoiaren ibilbide musikala aski ezaguna da, hala M-ak taldeko kantari gisa, nola bakarka (Ni ez naiz Xabier Montoia - Metak 2002 - izan zen kaleratu zuen azken diskoa), baina ez gutxiago idazle gisa egin duena, 1983ko Anfetamiña poema-liburutik hasita joan den urteko Fucking artists ipuin liburura arte. |
| Ibon Rodriguez musikaria hainbat proiektutan ibili da (eta dabil), hala nola, Ibonrg, Eten, Le Noise (eta abar)…, eta Gernikako Kafea & galletak ekimenean; izan ere, bera aritu da, Maite Arroitajauregirekin batera (Muersgo), Xabier Montoiaren hurrengo diskoa grabatzen, Montoiaren Mundu Miresgarria izenburukoa. |
|
|
|
Iban Zalduak idazleak, azkenik, zenbait ipuin liburu, nobela eta literatur saiakera argitaratu ditu, besteak beste Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein 2001), Si Sabino viviría (Lengua de Trapo 2005), Etorkizuna (Alberdania 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania 2008). |
“HAMAIKA PAUSO - Ramon Saizarbitoria” zikloaren barruan
“HAMAIKA PAUSO - Ramon Saizarbitoria” zikloaren barruan
“HAMAIKA PAUSO - Ramon Saizarbitoria” zikloaren barruan
Amets Arzaius, Odei Barroso era Sustrai Colina “Bertsoen zirrikituetan barrena” (2011/03/03) BIDEOAK
“HERRI LITERATURA” zikloaren barruan
“HERRI LITERATURA” zikloaren barruan
“HERRI LITERATURA” zikloaren barruan
Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkizia “Ornitorrinkus” (2011/02/03) BIDEOAK
“HERRI LITERATURA” zikloaren barruan
Amaia Zubiria eta Felipe Juaristi (2010/11/18) BIDEOAK
“HITZA ETA MUSIKA” zikloaren barrun
Jean Mixel Bedaxagar eta Anjel Valdes (2010/11/11) BIDEOAK
“HITZA ETA MUSIKA” zikloaren barruan
Jabier Muguruza, Anjel Unzu eta Iñaki Irazu (2010/11/04) BIDEOAK
“HITZA ETA MUSIKA” zikloaren barruan
“HITZA ETA MUSIKA” zikloaren barruan
Noiz: Abenduak 1, 19:00
Non: Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

JOSEBA TAPIA:
Buenos Airesen jaio zen, baina ez da argentinarra, gipuzkoarra baizik. Izan ere, Joseba Tapia 1964an sortzen ikusi zuen Lasarteko etxeak Buenos Aires baitu izena. Trikitilari familia batean munduratu zen, soinua eskuan zuela ia. Oso gaztetatik izan zuen, beraz, musikarako joera.

Noiz: Azaroak 17, 19:00.
Non: Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

XABIER AMURIZA:
Etxanon jaiotako idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari den honek, politikaren alorrean ere aritu da urte luzez. Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietako asko bertsolaritzaz. Abeslari askorentzat ere zenbait letra eta bertso idatzi izan ditu.

JON MAIA:
Urretxun jaioa baina txikitatik Zumaian bizi izandakoa. Bertsolari, abeslari eta idazlea da. Bertsolaritzan nabarmendu bada ere, azpimarratzekoa da musikaren arloan Karidadeko Benta taldearekin egindako lana. Hamaika urte zituela hasi zen Zumaiako bertso-eskolan eta lau aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian. 2001ekoan laugarren eta 2009koan hirugarren sailkatu zen.
![]()
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.

MIREN AGUR MEABE:
Lekeition jaioa 1962an. Irakasle ikasketak eta Euskal Filologia egindakoa. Poesia eta haur literatura idatzi ditu batik bat, baina helduentzako narrazioak ere idatzi izan ditu. “Azalaren Kodea” liburuarekin Espainiako Kritika Saria jaso zuen 2000 urtean eta “Itsaslabarreko etxea” lanarekin, aldiz, Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria lortu zuen 2002 eta 2007 urteetan.

IBONE IBAZETA:
Ibone Ibazeta (Lekeitio, 1982). Ingeles espezialitateko irakaslea eta Psikopedagogian lizentziatua, musikarekin konbinatzen du irakasle-lana. The Soul Stompers eta Lekitto Band taldeetako partaidea da.

1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.


EDER RODRIGUEZ:
Oreretan jaioa 1977an. Publizitatean lizentziaduna, kazetari eta editore lanetan ibilia. 2008an Katu jendea ipuin liburuagatik XI. Igartza saria irabazi zuen. Eguneroko bizitzaren itzalean geratzen diren istorio, egoera eta sentipenak bildu ditu zazpi ipuinen bilduma. Horren aurretik, Eta handik gutxira gaur (2004, Susa) eta Haragia (2007, Susa) eman zituen argitara.

UR APALATEGI:
Parisen jaioa 1972an. Gaur egun, euskal literatura garaikidea irakasten du Paueko unibertsitatean. Gauak eta hiriak eleberriarekin egin zen ezagun, bost edizio, sari bat (Beterriko liburua 1997) eta gaztelerazko itzulpena (Las relaciones imperfectas) izan baitzituen. Haren ondotik, Gure gauzak, S.A. (Ultriusque Vasconiae, 2004) eta, berriki, Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) etorriko ziren. Azken lan honekin Kritikaren sari nazionala irabazi du.

JARDUNALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.

ARANTXA URRETABIZKAIA:
Donostian jaioa 1947an. Nobelak idaztea du gustokoen Urretabizkaiak. Zergatik panpox (1979) nobelak lortu du haren lanen artean arrakastarik handiena. Honako hauek izan ziren egilearen hurrengo narratiba lanak: Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1982), Saturno (1087) eta Koaderno gorria (1992). 1982an Maitasunaren magalean poesia liburua argitaratu zuen (Kritikaren sari nazionala). Beraren azken eleberriak ere (3 Mariak) Kritikaren sari nazionala irabazi du.

JON JUARISTI:
Bilbon jaioa 1951an. Jon Juaristi idazlearen liburuek eztabaida sortzen dute. Egileak, ordea, beste itxura bat ematen du: lasaia, abegikorra. Juaristik Arestiren garaietan ikasi zuen euskara; euskaldun berria da. Astiro mintzo da, pentsatzen duena ongi hausnartuko balu bezala. 1997an, El bucle melancólico izeneko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Saiakera sari nazionala lortu zuen liburu horrek, hala abiapuntuan, nola garapenean lotura handiak ditu Hamaika pausorekin.

JARDUNALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.

UNAI ELORRIAGA:
Bilbon jaioa 1973an. Idazle eta itzultzailea. Bere lehen eleberriarekin (SPrako tranbia) Espainiako sari nazionala lortu zuen. Txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da. Lehen nobela haren ondotik, honakoak argitaratu ditu: Van’t Hoffen ilea (Elkar, 2003), Vredaman (Elkar, 2005) eta Londres kartoizkoa da (Elkar, 2009).

JUAN GARZIA:
Legazpin jaioa 1955an. Idazle eta itzultzailea. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuan egiten du lan, Itzulpengintza Akademikorako teknikari gisa. Haren sortzelanak hauek dira: Akaso (1987) eta Itzalen itzal (1993) ipuin liburuak eta Fadoa Coimbran eleberria (1995). Itzultzaile bezala, berriz: Bartleby izkribatzailea (1991) William Shakespeareren Soneto hautatuak ( 1995), Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak (1998; Itzulpengintzako Euskadi Saria 1999an), Samuel Becketten Godoten esperoan (2001), Juan Rulforen Pedro Paramo (2001) eta abar.

JARDUNALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
Hemen daukazue aurten irakurriko dugun liburuaren kopia, Ramon Saizarbitoriaren “Hamaika pauso”:
Eta bakarrik zure pasartea deskargatu nahi izanez gero, hautatu zure pasarte zenbakia eta deskargatu dagokion PDF dokumentua. Irekitzeko, PDFak irakurtzeko programa bat beharko duzu, horretarako Adobe Reader programa deskarga dezakezu.
Hona hemen irakurketarako pasarteak:
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 188 189 190 191 192 193 194 195 196 197 198 199 200 201 202 203 204 205 206 207 208 209 210 211 212 213 214 215 216 217 218 219 220 221 222 223 224 225 226 227 228 229 230 231 232 233 234 235 236 237 238 239 240 241 242 243 244 245 246 247 248 249 250 251 252 253 254 255 256 257 258 259 260 261 262 263 264 265 266 267 268 269 270 271 272 273 274 275 276 277 278 279 280 281 282 283 284 285 286 287 288 289 290 291 292 293 294 295 296 297 298 299 300 301 302 303 304 305 306 307 308 309 310 311 312 313 314 315 316 317 318 319 320 321 322 323 324 325 326 327 328 329 330 331 332 333 334 335 336 337 338 339 340 341 342 343 344 345 346 347 348 349 350 351 352 353 354 355 356 357 358 359 360 361 362 363 364 365 366 367 368 369 370 371 372 373 374 375 376 377 378 379 380 381 382 383 384 385 386 387 388 389 390 391 392 393 394 395 396 397 398 399 400 401 402 403 404 405 406 407 408 409 410 411 412 413 414 415 416 417 418 419 420 421 422 423 424 425 426 427 428 429 430 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440
ARGUDIOA
1973-75 urte bitartea, frankismoaren garairik latzena. Euskal Herriak askatasuna aldarrikatu; erregimenak, ordea, errepresioa areagotu. Borroka sozialen eta konpromiso pertsonalen urteak. “Ez zegoen libre izaterik. Iraultza ez zen aukera gisa sentitzen, esentzia gisa baizik… Edo iraultzaile zinen, edo ez zinen, baina orduan izan nahia baino ez zen geratzen, eta ez izatearen kulpa behin eta betikoa”.
Iñaki Abaitua (hiztegigilea lanbidez eta idazlea zaletasunez) eta haren lagun-koadrilakoak (Julia, Ion Igartua, Abel Osa, Alberto Pardo, Arantxa Olabe eta Ane Aristi) 25-30 urte bitarteko gazteak dira, eta, nor gehiago, nor gutxiago, diktaduraren aurkako borrokan konprometituak daude. Juliaren etxean bildu ohi dira, Hondarribian. “Afaria, kopak eta egunsentia arte irauten zuen musika”. Iñaki Abaituaren emaztegaia-edo dela esan daiteke Julia.
1973ko urriaren 15a. Iñaki Abaituak ETAkide bat ezagutzen du Bartzelonan, laneko bidaia batean. Hiruzpalau hilabete geroago, Donostian dela, enkargu bat jasoko du: ETAkide bat A.-ko herrira eraman behar du. ETAkidea nor eta Bartzelonan ezagututakoa bera izango da. ETAkideak hitzordua du Organizazioko laguntzaile batekin. Iñaki Abaituak enkargua beteko du eta Organizazioko laguntzailea ere ezagutuko du. “Bazekien aurrerago bere eragin pertsonaletik kanpo zegoen hariren batek lotuko zuela ezezagun haren zorioarekin”.
Handik gutxira, beste enkargu bat jasoko du, _lehengo ETAkide bera etxean gordetzekoa, alegia_, eta enkargu hura ere beteko du. “Bere gelan egokitu zuen, haren militantziari zion begiruneagatik ez ezik, egonaldia laburra izango zelakoan”. Azkenean, etxeko giltza ere utziko dio, nahi duenean sartu eta irten dadin, eta hura Bartzelonara eramateko modua ere bilatuko du.
Edonola ere, ETAkideari laguntzeko burutuko dituen hiru ekintza horiek ez diote batere onurarik ekarriko. Lehenengoarekin lotuta, ETAk Gregorio Losada kaboa hilgo du eta A.-ko laguntzailea (Daniel Zabalegi) aurrena atxilotua eta 1975eko irailaren 27an fusilatua gertatuko da; bigarrena dela eta, ETAkidea (Eduardo Ortiz de Zarate “Zigor”) etxean gordeta edukitzeak antsietate larria sorraraziko dio; eta hirugarrenaren ondorioz, Bartzelonan daukan amorantea (Susana) galduko du betiko.
Horrekin batera, haietako egun batean, polizia Juliaren etxean agertuko da eta lagun-koadrilakoak atxilotuak gertatuko dira. Hurrengo egunean denak aske uzten badituzte ere, taldea desegin eta sakabanatu egingo da. Iñaki Abaituak “Hamaika pauso” izeneko nobela idazteari ekingo dio. Nobelak Daniel Zabalegi du protagonista. Haren historian bada zerbait, (hura ezagutu izana, agian), Iñaki Abaituarentzat erakarmen berezia duena.
80 hamarkadan egoera politikoa bestelakoa da: Eusko Jaurlaritza dago eta hauteskunde orokorrak eta lokalak jokatzen dira. Hala ere, ETArentzat eta Zigorrentzat gauzak ez dira aldatu. Zigorrek Iñaki Abaituaren etxeko giltza dauka eta hartaz baliatzen segitzen du. Baina ez hori bakarrik. Julia ezagutzen du, eta maitasunezko harremanak ditu berarekin. Zigor eta Julia beren artekoa ezkutatzen saiatzen diren arren, Iñaki Abaituak deskubritu egiten du eta lur jota geratzen da. Ezin du egoera hori eraman. Heriotz zigorrera kondenatua sentitzen da, bere nobelako Daniel Zabalegi bezala. Ez du ihesbiderik. Ekintza ausart bezain arriskutsua proposatuko dio Zigorri, _Bidasoa ibaia zeharkatzea, hain justu_, eta, orduan, Ortiz de Zaratek ikararen zantzu ukaezinak azalduko ditu aurpegian. Horra Iñaki Abaituaren garaipena. Iñaki Abaitua hil egingo da ekintza horretan; Juliaren etxeko leihora begira hil ere.
BIOGRAFIA
Donostian jaio zen, 1944an. Aita Mutrikukoa zuen; ama, berriz, Azkoitikoa, eta Zabaleta abizenekoa. Gasteizko Sagrado Corazón ikastetxean egin zituen batxiler ikasketak.
1963ko martxoan, hiru urte isilik egon ondoren, Zeruko Argia aldizkaria abian jarri zen ostera. Luma berrien artean, Rikardo Arregi eta Ramon Saizarbitoria. Saizarbitoriak hiri-kirolen berri ematen zuen, eta kirolariak hizketatzen. Idazle donostiarrak honakoa dio Rikardo Arregiri buruz: “Bera izan zen euskal kulturaren munduan sarrarazi ninduen pertsona, eta gertakizun horrek nire bizitzaren ibilbidea markatu betirako”.
Baina lehenagotik ere, Zeruko Argian hasi aurretik ere, alegia, bazuen loturarik euskalgintzarekin, Jarrai taldeko aktorea baitzen. Jarrai taldea oso garrantzitsua izan zen orduko panorama kulturalean, bereziki euskal teatroa berritzeko egin zuen lanagatik. Horra, Jarraik 63 eta 64 urteetan taularatu zituen obren izenburuak: Priestley-ren Ertzaina etxean, Tennessee Willians-en Kristalezko iruditxoak eta O´Neill-en Bestelakoa. Denak itzulpenak, hain omen zen kamutsa bertako idazleen produkzioa. Bestalde, 64ko abenduan jokatu zen lehenengo aldiz Beste mundukoak eta zoro bat, Gabriel Arestik Jarrai taldearentzat propio idatzitako antzezlana.
1965ean, Gazte naiz izeneko orrialdea idazten hasten dira gazte batzuk Zeruko Argian. Ibon Sarasolaren ustez, gazte haiek 64ko belaunaldia osatzen dute, Gabriel Arestiren Harri eta Herriren argitalpenak hasiera ematen dion berpizkunde literarioa. Sarasola bera, Lete, Saizarbitoria, Kintana eta Rikardo Arregi dira belaunaldi horretako izenik ezagunenak. Bestalde, azaroaren 5ean, Saizarbitoriak eta beste hiru gaztek GAUR S.C.I. Sociedad cooperativa de estudios e investigaciones sortzen dute Donostian.
Marxismoa moda heltzen da Euskal Herrira, eta Arestik eta Saizarbitoriak zenbait polemika dituzte ELAko jendearekin, Zeruko Argiako orrietan, ideologia berri hori dela eta. Horra idazle donostiarraren ateraldietako bat: “Jose Ruiz Rodriguez erdal langilea Joseba Ibarburugoitia euskal kapitalista baino gehiago maite nuela esan nuelako, komunista ez direnak, komunista nintzela zioten”.
1967an, Suitzako Friburgora doa Soziologiako goi mailako ikasketak egitera. Han idatziko du bere lehenengo nobela: Egunero hasten delako. Beraren azken orrialdean agertzen da liburuaren idazketa noiz amaitu zuen: 1968ko apirilaren 25ean. Gaur egun, kritika guztiak onartzen du Egunero hasten delakok modernitatea ekarri ziola euskal nobelagintzari, 1957an Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutuarekin jarritako langa gaindituz.
Egunero hasten delako-k argitaletxe berri batean ikusi zuen argia, Lurren. Editorial hori 1969an sortu zen. Beraren eragile nagusiak Aresti, Arregi, Saizarbitoria, Sarasola, eta abar izan ziren. Urte bereko uztailaren 10ean, berriz, Saizarbitoriak eta Rikardo Arregik autoan Bilbora Euskaltzaindiaren bilerara eta Lur editorialaren diru-arazoak konpontzera zihoazela, istripua izan eta Rikardo Arregi hila gertatu zen. Gero, Lur argitaletxeak 74a arte iraun zuen. Handik aurrera, Kriseluk hartu zuen haren lekukoa.
Kriselun argitaratu zen, hain zuzen ere, 76ko otsailean, Saizarbitoriaren bigarren nobela: 100 metro, “euskal literaturaren historia osoan gaizkien irakurria izan den nobela”, Jon Juaristiren hitzetan. 76ko irailean, berriz, Ene Jesus, idazle donostiarraren hirugarren nobela argitaratu zen. Baina, hori baino lehen, Ustela izeneko aldizkarira hurbildu zen. Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek sortutako aldizkari horrek hiru zenbaki baino ez zuen iraun. Saizarbitoriak bigarren eta hirugarren zenbakietan hartu zuen parte.
Ondoko urteetan, Saizarbitoriak eta Koldo Izagirrek, Zeruko Argian, Oh! Euzkadi! izenburupean, ironiaz kargatutako artikuluak idatziko zituzten. Haien inguruan talde sendo bat bilduko zen eta Oh! Euzkadi! izeneko aldizkaria sortuko zuten, hiru urtean (1980-83) hamasei zenbaki aterako zituen aldizkaria.
Hemeretzi urteko isilunearen ostean, 1995ean, Hamaika pauso bere laugarren eleberria ematen du argitara, eta berarekin, Saizarbitoriaren eleberrigintzaren “bigarren garaia” hasiko da. Harrez geroztik, 1996an, Bihotz bi. Gerrako kronikak eta, 2000an, Gorde nazazu lurpean argitaratu ditu.

Bertsogintzak badu berez jokotik jolasetik adina, eta badira, horregatik, aspaldiko bertso-joko sonatuak. Hala ere, 1935. urteko Bertsolari Eguna deituriko lehiaketa hura juzgatu izan da txapelketa ofizialen lehen kate-maila. Euskaltzaleak eta Eusko Gaztediak elkarteak izan ziren antolatzaileak eta, hainbestean, Bertsolari Txapelketa Nagusien aitzindariak. Gerra aurreko garaiak ziren; Euskaltzaindiak hartu zuen lekukoa gero, gerra ostean, 1960an, eta berak antolatu zituen 1982ra bitarteko sei txapelketak, Bertsozale Elkarteak txanda hartu zion arte.

SUSTRAI COLINA:
Urruña, 1982. Bertsolari, bertso irakasle eta kazetari. Gaztetik du bidaiatzeko zaletasuna, eta, dagoeneko, bost kontinenteetatik lautan izana da. Argia aldizkarian idazten du. Hiru aldiz heldu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusira, 2001ean, 2005ean eta 2009an.
ODEI BARROSO:
Barakaldo, 1988. Barakaldon sortu baldin bazen ere, hiru urte zituenetik Urruñan bizi da. Haren zaletasunak bertsolaritza eta musika dira. Euskal Filologia ikasi du Deustun eta Bilbo Zaharra euskaltegian aritu da irakasle. Etxekoek animatu zuten bertso munduan sartzera. 2010ean, bigarren sailkatu zen Iparraldeko Bertsolari Txapelketan.
AMETS ARZALLUS:
Hendaia, 1983. Bertsolari, kazetari eta bertso irakaslea. Aitaren eraginez hasi zen bertsotan, Hendaia eta Kanboko ikastoletan. Baionako lizeoan ikasi ondoren, kazetaritza ikasketak egin zituen EHUn. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren geratu zen. Iparraldeko Bertsolari Txapelketan, berriz, 2008koan eta 2010ekoan txapela jantzi zuen.

EMANALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
6.
7.
8.
9.

ANDER LIPUS (Iñigo Ibarra):
Markina, 1971. Madrilen hasi zen antzerkian. Laurogeita hamar hamarkadaren hasieran, Euskal Herrira itzuli eta bertako antzerkigintzan murgildu zen. Mota askotako lanak burutu ditu, Sagarroi taldearekin egindakoetatik, Bertsotranpak izeneko ekitaldietara. Indian ere izana da ikasten.

JON MAIA:
Urretxu, 1972. Zumaian bizi da txikitatik. bertsolari, abeslari eta idazlea. Bertsolaritzan nabarmendu baldin bada ere, azpimarratzekoa da musikaren arloan Karidadeko Benta taldearekin egindako lana. Hamaika urterekin hasi zen Zumaiako bertso-eskolan. Lau aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian. 2001ekoan laugarren eta 2009koan hirugarren sailkatu zen.
EMANALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.

BETI BIZI da Hiri Records diskoetxearen eskutik eta Kepa Junkera musikariak ekoiztuta aurkeztu den lan berria. Xabier Amurizaren, LEIOA KANTIKA KORALA abesbatzaren eta Kepa Junkera beraren gaitasunak elkartuta aurkeztu da 12 gai dituen lan berri hau, eta ezin hobeto uztartzen dira gure iragana, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa.
Xabier Amurizak berreskuratu eta LEIOA KANTIKA KORALA abesbatzak abesten dituen Bizkaiko aspaldiko koplak dira Kepa Junkeraren ukitu nahastezinarekin lan honen estiloa markatzen dutenak, eta horrela, modu desberdin batean, iragana eta oraina elkartzen dituen musika proposamen berri batera hurbiltzeko aukera emango digute, etorkizun hurbilean egingo diren urratsak sumatzeko aukera ematen badu ere.
KEPA JUNKERA:
Bilbo, 1965. Bilboko Rekalde auzoan jaio, hazi eta hezia. Aitonak panderoarekin eta amak euskal dantza tradizionalekin erakutsi zioten trikitiaren bidea. Kepa, ordea, oso laster hasiko beste musika mota batzuk ere sartzen bere errepertorioan: jazza, folk-rocka,…

XABIER AMURIZA:
Etxano, 1941. Politikaren alorrean urte luzeetako militantzia eraman du aurrera, eta, horrez gain, idazle kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da eta aritzen da. Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzaz. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu.
HITZALDIAREN BIDEOAK
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.

Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena.
Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak -a priori elkarrengandik urrun leudeken hiru jardunek-, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu.
Ornitorrinkoa -ezaugarri ustez bateraezinak batean bere dituen animalia-, irudi sinboliko bezala hartuta, sailkaezina denaz, izateaz eta izan ezinaz ari da Ornitorrinkus.
MAIALEN LUJANBIO:
Hernani, 1976. Ikastolan hasi zen bertsotan. Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, eta zenbait musika-taldeentzako letrak idatzi ere bai. Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna. Sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.
JUDITH MONTERO:
Hernani, 1979. Saxoaren mokoari hozkada bizi da, urrezko hodiari kontrako eztarritik zein soinu aterako. Eta mokoa irensten segituko du, barru-barruraino, han, hodi tartean, haize urre bihurtu nahirik, alkimisten moduan. Berak dioenez, abangoardia eta tradizioa ez daude hain aparte.
XAIER ERKIZIA:
Lesaka, 1975. Entzumenak, mendeetan gure jakituria kolektiboaren iturri izan den zentzumenak, poliki-poliki, alarma eta bizirauteko alerta izateari utzi ziola dirudi. Behar bada alerta egote horrek gure animaliatasuna oroitarazten digulako, edo akaso entzumen selektibo zorrotza jorratzera behartzen gaituelako.

EMANALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.

ERLE IRAKURLEAREN SAIOA:
ERLEA aldizkariaren inguruan idazle eta artista talde garrantzitsua biltzen da. Literaturarekin lotutako aldizkari honen zenbaki bakoitzak atmosfera berezia du. Hirugarren zenbakia inprimategian dago.

BERNARDO ATXAGA:
Idazlea. Obabakoak liburuagatik Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 1989an. 2007. urtetik euskaltzain osoa da. Euskaltzaindiaren babesarekin argitaratutako Erlea literatura-aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria da; 2009ko urrian argitaratu zen lehen zenbakia
EMANALDIAREN BIREOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.

AMAIA ZUBIRIA:
Haizea taldean hasi zen 1977an. Txomin Artolarekin hiru diska argitaratu zituen, eta Pascal Gaignerekin beste hiru; azken horien artean, 1985ean, Egun argi hartan izenburupekoa. Bakarrean hamabi diska argitaratu ditu. Bere abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna. galera, malenkonia, herrimina, edota gai herrikoak.
FELIPE JUARISTI:
Kazetaria ogibidez, Euskadi Irratiko zuzendaria. Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetakoa, poeta gisa da batez ere ezaguna. Denbora, nostalgia, Hiriaren malenkonia, Laijno artean zelataria eta Galderen geografia (Euskadi saria, 1998) liburuak argitaratu ditu. Hiru nobela eta haur eta gazte literaturako hainbat liburu ere argitaratu ditu.

EMANALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.

JEAN MIXEL BEDAXAGAR:
1976an kantatu zuen jende aurrean lehendabizikiz eta 1983an argitaratu zuen lehen diskoa: Xiberoa. 1984an euskal Herriko Soinu Tresnak disko kolektiboan hartu zuen parte. 1995ean, Otea lili denean diska kaleratu zuen, eta 1996an Bedaxagar izenekoa. Jean Mixel Bedaxagarrek inor gutxi bezala ezagutzen ditu Atuñamendiko kondairak eta hongo sinbologia.
ANJEL VALDES:
Oso gaztetatik hasi zen perkusio tresnak jotzen. 23 urterekin M-ak taldearekin bost disko atera zituen: M-ak (83), emeak eta arrak (86), Zuloa (87), Barkatu ama (89) eta Gor (90). 1991n, Esan Ozenki Redocrs disketxea sortu zuen lankide batzuekin, eta 1994az geroztik, Elkar disketxean dihardu lanean. Katalogoaz ez ezik, ekoizpenaz eta promozioaz arduratzen da.

BIDEOAK
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.

JABIER MUGURUZA:
Musikari eta idazlea. Les Mecaniciens pop taldearekin hiru lan kaleratu zituen: Erabakia, la Xoragarria eta Euskadi jende gutxi. Era beran, Joxe Ripiauren partaide izan zen. Kantautore gisa, oran arte, honako diskoak kaleratu ditu: Boza barruan, Kitarra bat nintzen, Aise, Fiordoan, Hain guapa zaude, Enegaren postala, Liverpool-Gernkia, Abenduak 29 eta Konplizeak.
IÑAKI IRAZU:
Iñaki Irazuren poemetan, “sentiberatasunezko uneak harrapatzeko asmoa” nabarmentzen da. Irazuk, idazteaz gain, gogoko dituen poetekin jardun dramatizatuak egin izan ditu. Horra, adibidez, Bilbo Zaharra Forum-en egitarauaren barruan, Gandiaga, Lizardi eta Iparragirreri eskaini izan dizkionak.

HITZALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.

XABIER EUZKITZE:
Bertsolari ohia, telebistako aurkezle eta abeslaria. 2000. urtean Argitzaletan izeneko diska plazaratu zuen. berak dioenez: “Bertsotan falta izan zaidan lilurak berak eraman nau kantura. Izan dudan sentsaziorik ederrenetako bat instrumentazioaren laguntzarekin kantzea izan da”.
JOXAN GOIKOETXEA:
Ricard Galliano akordeoi-jotzaile frantsesaren eraginez grabatu zituen lehenengo bi diskoak, 1988an eta 1991n. 1985etik Hernaniko Musika Eskolako irakaslea da, eta aldi berean kolaborazioak egiten ditu hainbat abeslari eta taldeekin. Hamar disko baino gehiagotan hartu du parte.

HITZALDIAREN BIDEOAK:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
Bernardo Atxaga “HAUR BESOETAKOA” (2010-06-15) (Bideoa)
Jon Miranderen “Haur besoetakoa”, III. Klasikoen irakurtaldi etenik gabean irakurriko den obra.
Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena “HAUR BESOETAKOA” (2010-06-10) (Bideoa)
Jon Miranderen “Haur besoetakoa”, III. Klasikoen irakurtaldi etenik gabean irakurriko den obra.
Katixa Agirre, Laura Mintegi eta Josune Muñoz “HAUR BESOETAKOA” (2010-06-03) (Bideoa)
Jon Miranderen “Haur besoetakoa”, III. Klasikoek irakurtaldi etenik gabean irakurriko den obra.
Niko Etxart eta Xabier Kaltzakorta “BALADAK” (2010-03-11) (Bideoa)
“Herri Literatura - Koplak, Bertso-paperak, Bat-batekoak, Baladak”
“Herri Literatura - Koplak, Bertso-paperak, Bat-batekoak, Baladak”
Kandido Uranga eta Fran Lasuen “MIRANDE” (2009-11-19) (Bideoa)
“Musika eta Letrak” - Gerra aurreko eta ondoko poesia
Antton Valverde eta Iñaki Irazu “LIZARDI (2009-11-12) (Bideoa)
“Musika eta Letrak” - Gerra aurreko eta ondoko poesia
Antton Valverde eta Jon Kortazar “LAUAXETA (2009-11-05) (Bideoa)
“Musika eta Letrak” - Gerra aurreko eta ondoko poesia
Pedro Alberdi “Carlos esaten zioten gizona” (2009-10-30) (Bideoa)
Aurkezleak: Inaxio Mugika, Bizente Serrano eta Jon Juaristi


Herio heroi, egoera absurdo batetik abiatzen den umorearen bitartez gaur egungo gizartearen hainbat jarrerari errepasoa eman nahi izan dion antzezlana da. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzen istorioa kontatzen da bertan. Etorkizuneko Euskal Herriko uneren batean bizi dira, egoera oso berezian: hildakoek usteltzeari utzi diotenez, bizirik daudenek haien gorpuekin egin behar dute elkarbizitza. Gorpu pilaketaren arazoa ekiditeko gobernu haserrea sor dezakeen txit homeopatiko guztiak debekatu ditu, gatazka eta gerra ekiditearren. Halako batean, ezagutu ez duten aitaren gorpuaren kargu egin behar dute anaiek.
Parte hartzaileak: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Ainara Gurrutxaga, Oier Guillan
Musika: Ander Fernandez
Ideia eszenikoa: Idoia Bertarbide
Oier Guillan orain dela hamabost bar urte sartu zen antzerki munduan, Mikelazulo kultur elkartearen bidez poesia errezitalak egiten. Gerora, hainbat antzezlanen prozezuan parte hartu du (Labea eta Dejabu taldeetan, Gizona ez da txoria antzezlana…). Egun, errezitaldia, perfomance eta antzerkia uztatzen dituen proiektuetan dabil batik bat. Gaur aurkezten digun irakurketa dramatizatua “Kafe Bar Bilbao Teatro Gidoien VII Saria” jaso zuen 2009. urtean.
Luli Patatax eta Ander Bakon otorrinoak entzumenaren inguruko predikua estera doazela, ezuzteko eder baten ondorioz ikusmenari buruzko komedio-sinposium-absurdua egiten bukatuko dute.
Horrela, zortzi begiz baliatuta munduari begiratzeko moduan eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.
Kafe antzerki giroan, erritmo biziko antzezlan honetan aktore bi taula gainean daude. Publikoarekin harremana zuzena eta etengabea delarik, zenbait eszena eta esketx eskainiko dituzte, umorearen eta irudikeriaren bidetik beti ere.
Azken urteetan Gilkitzaro “Honolulu, leku bat” eta “Mirande Kabareta” lanak antzezten ibili da. Nolabait “8 begi” antzezlanean aurreko obra bietako osagaiak uztartzen dira. Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa eta bestetik, kabareta. Izan ere, lana sortzerako orduan XX. mende hasieran Alemanian Karl Valentin idazleak garai horretako kabaretetan proposatutako zenbait eszenetako testuak abiapuntu izan dira.

“Antzerkia, Bilbon, Euskaraz”, horrela definitu daiteke hitz gutxitan Café Bar Bilbaok eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak sortutako antzerki ziklo berria, euskarazko antzerkia sustatzeko.
Cafe Bar Bilbaok antzerkiarekin lotura berezia du aspalditik. Badira zazpi urte antzerki gidoien lehiaketa antolatzen hasi zela, eta orain, Bilbo Zaharra euskaltegiaren laguntzarekin, Bilboki zikloa jarri du martzan, formatu txikiko euskarazko antzerkia bultzatzeko asmoarekin.
Emanaldiak Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan izango dira.
Hurrengo BILBOKI emanaldiak:


Bideoak:
Barra-barra Bilbo Zaharra euskaltegiak hiruhilean behin ateratzen duen aldizkaria duzu. Aldizkari hau ikasle-irakasleok egiten dugu, gogoz egin ere, euskaraz irakurtzea eta idaztea atsegin dugulako.
Aldizkariari esker hobeto ezagutzen dugu elkar, guztion iritziak, kezkak, ametsak, proposamenak…islatzeko bide egokia da eta. Aldi berean, euskaltegiak antolaturiko jardueren berri ere eman ohi dugu: Forumen zikloak (euskal literaturari buruzko hitzaldiak, solasaldiak, errezitalak…), Berbaldun taldearen txangoak (mendira nahiz hirira, naturaz nahiz kulturaz), erakusketak, lehiaketak eta abar.
Orain arte 22 ale atera ditugu paperean eta orain sarean ere azaltzea erabaki dugu, edonon, edonoiz eta edonoren esku egoteko asmoz.
Euskaraz irakurri, badugu-eta zer esan!
Harremanetarako: euskaltegia@bilbozaharra.com
Hemen azkenengo Barra-barrak!

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Anima zaitez!!!
Urtarrilaren 28an, larunbata.
Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Autobusez Bilbo- Ezkio - Igartubeiti baserri museoa - bazkaria: sagardotegiko menua - Bilbo.
Irteera: Goizeko 09:00etan, Bilboko San Nikolas eleizaren
aurrean.
Itzulera: Arratsaldeko 19:00ak aldera.
Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 26, osteguna!!
Prezioa: Sagardotegiko menua 30,00 €
Autobusa Euskaltegiaren kontura.
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
EMAN IZENA BERBALDUN HORI!!!
Informazio gehiago: 944158292


Gertaeren kontaketan oinarritzen dira, eta, literatura generoetan, EPIKA deritzon sailean sartzen dira. Oroimena izan dute oinarri, nahiz eta metrikaz eta errimaz kantatu izanak asko lagundu duen memorian gordetzeko. Naturako irudiak erabiltzen dira lehen bi lerroetan normalean. Berezitasunak: (edukiari edo historiari begiratuz, honela sailka ditzakegu):
- Eredu epikoa: XV-XVI mendeetakoak
- Eredu epiko-lirikoa: XVII mendekoa
- Eredu lirikoa: XVIII mendekoa
GOIZIAN GOIZIK JEIKI NÜNDÜZÜN
“Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;
Bai eta zetaz ere bestitü ekhia jelki zenian;
Etxek’andere zabal nündüzün egüerdi erditan,
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.
Musde Irigarai, ene jaona, altza izadazüt büria;
Ala dolütu othe zaizü eneki espusatzia?
- Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,
Mündü ororen ixilik eta Jinko jaonari ageririk;
Buket bat igorri ditadazüt lili araroz eginik,
Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.”
HITZALDIAREN BIDEOAK
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.

Bertsolaria, orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzauke gehienak ez besala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Hala ere, adituen esanean “komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasuean baizik”.
“SUA”
Hura asmakizuna
homo habilisena
bazun intentzuoa
bazuen sena
bi harrik elkar jota
txispa bat aurrena
asmakizun haundina
mendetan barrena
sua da problema
zenbait basorena
edo jaki dena
berotzen duena
eta bi begiradek sortzen dutena.”
HITZALDIAREN BIDEOAK
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.

Bertso paperak paperean idatziriko bertsoak dira, honela, iraupenerako bermea eskaintzen zaio eta.
Jose Maria Iparragirre Balerdi (1820/08/13 - 1881/04/06)
Iparragirre abizena entzuterakoan, “gernikako Arbola” kantu ezaguna datorkigu burura. Dena dela, beste kantu askoren egilea ere izan zen urretxuarra: “Zibilak esan naute”, “Ume eder bat”, “Agur Euskalerria-ari”… 1820an jaioa, Iparragirrek bi alditan hartu behar izan zuen erbesterako bidea. Lehen Karlistadan, foruak defendatzearren, karlisten alde egin eta atzerriratu behar izan zuen. Besteak beste, Suitzan, Alemanian, Frantzian eta Ingalaterran ibili zen, gitarra besapean. Indultua jaso ondoren, “Gernikako Arbola” sortu zuen eta horregatik, Espainiako agintariek Euskal Herritik egotzi zuten. Ameriketan artzain ibili ondoren, 1881ean hil zen Ezkio-Itsason.
“Amak baleki”
Zibilak esan naute
biziro egoki
Tolosan biar dala
gauza erabaki
Zibilak esan naute
biziro egoki
Tolosan biar dala
gauza erabaki
giltzapian sartu naute
poliki poliki
negar egingo luke
nere amak baleki.
Jesus tribunalian
zutenian sartu
etzion Pilatosek
kulparik bilatu.
Jesus tribunalian
zutenian sartu
etzion Pilatosek
kulparik bilatu.
Neri ere arkitu ez
dirate barkatu
zergatik ez dituzte
eskubak garbitu.
Neri ere arkitu ez
dirate barkatu
zergatik ez dituzte
ezkubak garbitu.
…”
HITZALDIAREN BIDEOAK
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.

Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, zenbait ospakizunetan abestekoak direlako; Santa Ageda, Urte zahar eta berrian, Olentzeron…
Berezitasuak:
- Formula edo klixe jakin batzuk jarraitzen dira: hasierako agurra, santuaren edo jaiaren aipamena.
- Baladetan bezala, naturaren aipamen ugari.
- Bertsoetan bezala, eskemak ere uzten dio lekua bat-batekotasunari. Adibidez, Santa Agedan, beti koplez gain, bakarlariak beste zenbait inprobisa ditzake. Gainera, neurri handia eta txikia bereizten dira, zortziko txikia kopla txiki bikoitza baino ez delarik.
SAN MARTINEN KONTADURIE
“San Martin, esaik bat.
Gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik bi.
Erromako altara santuek bi
Gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik hiru.
Hiru eternidadeak hiru
Erromako altara santuek bi
Gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
…”
HITZALDIAREN BIDEOAK
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
Jon Mirande Parisen jaio 1925ean eta hiri berean hil 1972. Zuberotarrak zituen gurasoak, Parisen emigranteak, baina euskara ez zuen etxean ikasi, bere ahalegiez baizik, gaztaroan. Bulegari soila zen ogibidez, aski bizimodu grisa zuena, baina jakintza-gogo eta bizi-grina handiak zituena, bere sorkuntza-lanetan ageri duen bezala.
Hizkuntza anitz ikasi zituen bere kasa, baita filosofia asko irakurri ere. Pentsaeraz, ez zetorren bat inguratzen zuen munduarekin: frantsestasunaren aurrean nazio txikiak maite zituen (Bretainian, Euskal herria…); erdeinatu egiten zituen kristautasuna eta honen moraletik edan duten pentsamendu guztiak: demokrazia, sozialismoa…
“MAITARZUN”
Ekhia jaiki zeneko
Neskari mothil bizkorrak:
“Nehoiz ez haut ahantziko!”
Ondikotz! Haize gogorrak
Horbelak iroaiten ditu
-bai eta zin ezhilkorrak…
Zenean ekhia sarthu
Bertze batekin hitz-hartu
Zuen bethi maitatzeko.
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
Jose Maria Aguirre, “Xabier Lizardi” euskal idazlea da. Zarautzen jaioa 1896ean. Hamar urte zituela, Tolosara aldatu zen familia eta han hasi zen berreskuratzen erdi galdua zuen euskara. 1916an Bilboko “Euzko-Deya”n idazten hasi zen. Urte bat geroago (1917) Zuzenbide ikasketak amaitu zituen Madrilen. “Perot” fabrikako kudeatzailea (1923). Arrasaten 1927an ospatu zen Euskeraren Egunean nabarmendu zen, lehen aldiz “Xabier de Lizardi” izengoitia erabiliz. Euskararen aldeko ekintzaile nekagaitz agertu zen. 1933ean hil zen Tolosan.
“ASABA ZAHARRAREN BARATZA”
Asaba zaarren baratzam
untzadun ormek esia,
eguzkiak leen maitea…
yoka nagokik atea.
Yoka nagokik atea,
ate gorri zurezkoa,
euri zaarrek usteldua;
marraskilloek bide biurri
dirdaitsuez apaindua.
Bai-bainun amona xaar bat
zazpi begiko baratzai;
deadarkari yaioa
marrubi-lapur nenkusanetan…
Bizi ote-dut gaxoa?
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
Esteban Urkiaga, “Lauaxeta”, Laukizen jaio 1905ean eta Mungian bizi izan zen. Durangoko jesuiten ikastetxean ikasi zuen. Apaiz ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina lehen meza eman baino lehen utzi zuen apaizgoa. Loiolan piztu zitzaion euskararen sukarra, aita Estefania irakasle euskaltzalearekin eta, besteak beste, Jokin Zaitegi eta Andima Ibiñagabeitiarekin. Euskadi izeneko egunkari abertzalean egin zuen lan. Ondo ezagutzen zuen Europako literatura. Bi poema liburu argitaratu zituen. 1937ko ekainaren 25ean hil zen, afusilatuta.
“AMAYUR GAZTELU BALTZA”
Amayur gaztelu baltz ori
-berreun gudari oro sumin-
zaintzen zattuben zaldu onak
Naparra-aldez egin dabe zin.
Izkillu gorriz zenbat gaste
bildur-bako mendittar lerden.
Eta orreik, Yatsu jaun orreik,
Jabier’eko zaldun guren.
Ikurrin bat -kate ta lilli-
torre gottijan zabal dago.
Bera salduko daun semerik
mendi onetan ezta jayo.
Amayur’ko ate-zain orrek
zidar turutaz oyu-egik.
Baztan-ibarran zenbat etsai,
arrotz-gabe eztago mendirik!
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
“Yoyes da eredu nagusia gaurko abertzale ezkertiarrontzat”
“New Yorkeko auzo batean sartzen gara euskaldun guztiok”
Testua
“Ulertzea jakitea baino haratagoko zerbait da”
“Euskaldunak hiperespezialak gara, eta besteak guri gaizki begira, inbidiaz beterik, bizi dira.”
“HITZAK ideiak eta sentimenduak igortzeko modu bat besterik ez dira, eta berdin dio zein hizkuntzatan adierazten diren.”
“Idazle bakarreko literatura ez da literatura”
“Oteizak obra bakar bat egin zuen bizitza guztian, bai plastikoki eta bai teorikoki”
“Sloganaren kulturan bizi gara. Hasperen edo zizpuru bakoitzari etekina ateratzeko premiak itorik bizi gara”
Hitzaldiaren testua
Testua
“Emakumeak errealitateko arazo praktikoetatik gertuago daude. Beste modu batera kudeatzen dute lehiakortasuna.”
eta (Audioa)
1
eta
2
“Tarteka idazten duen etxekoandrea naiz.”
Hitzaldiaren audioa
“Gaur egun euskal kulturak duen ajerik handiena jasaten ari den agresioa da.”
“Gurea da, baina, erru nagusia: honek dio arre; hark, berriz, dio so; mahai bat dugu, eta guztiok mahaiburu”
“Beharrezko esperantza, beti ez baldin bada usu, gezurra den egia batean oinarritzen da. Orohar euskaldunak konfidantza gutxi du bere hizkuntzaren baitan. Arazo nagusia”
Kafka Bilbon liburu hau iradokizunez betea ageri da, behin errealitatea eta fikzioaren arteko muga hautsi, eta izan zena eta izan zitekeena bereizteari uko eginez gero.
“Ni herdoildua dagoen hizkuntza desherdoiltzen ahalegintzen naiz. Halako likido bat botatzen saiatzen naiz askatasun bat emateko eta askatasun horretatik literatura egiteko”.
” Zinema ere oso presente dago nire lanetan. Nik idazten dudan guztian kontuan hartzen dut kamera non dagoen. Eszena eta mugimenduetan, kamerak asko agintzen du nire idazlanetan, bai. Non kokatuko huke kamera? galdetzen diot neure buruari.”
” Momentu batzuetan euskara bera literaturarako baliezgarri utzi digute ia-ia hiztegigileek, araugileek, gure klasiko guztiek, apaizek alegia… Badirudi Estatuak eta Elizak egindako hizarmen bat izan dela hizkuntza bat itotzeko.” Lourdes Oñederra
“Ojala mi madre fuera feliz”. Ez dakizu hori euskaraz esaten, hori horrela euskaraz esaten. Forma da edukia baldintzatzen duena. Bidearen morroi gara, hitzaren esklabo”.
“Ni neu konbentziturik nago, txiki jaio ez banintz, ez nuela nobelarik idatzi izango, eta are gutxiago argitaratuko.”
Bernardo Atxaga
Testua misterio bat da.
“Hutsarekin mugitzen den zerbait”. Aldaketa arinenak dena aldatzen du. Hitzez hitz eta lerrorik lerro borrokatu beharra dago.
“Peru Abarka gaur”
“Peru Abarka gaur”
“Peru Abarka gaur”
“Poemak eta kantak”
“Poemak eta kantak”
Koldo Izagirre eta Joseba Tapia
“Poesía eta poemak”
Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu
“Poesia eta poemak”
“Poesia eta Poemak”
Hona hemen hitzaldiaren bideoak:
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
Uda honetarako planik ez daukazula? Zure euskara hobetu nahi duzula? Bilbo Zaharra euskaltegiak Gorozika barnetegira etortzera gonbidatzen zaitu abuztuaren 1tik 13ra edo 15etik 27ra.
Mintzamena landu edota azterketak (HABE 1,2 eta 3 mailak, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabala eskaintzen dugu. Urdaibaiko biosferan kokaleku pribilejiatua duelarik, Muxikako barnetegitik hainbat irteera antolatuko ditugu inguruko herrietara.
Hona hemen txanda bakoitzerako gutxi gora beherako egitaraua:
ABUZTUA 1-13
|
EGUNA |
KLASEAK |
IRTEERA-JARDUERA |
|
1, astelehena |
Harrera goizeko 8,30etan. Goizez eta arratsaldez |
|
|
2, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez, ekintza barnetegian. * |
|
3,asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
4, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
5, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
6. larunbata |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
7, igandea |
|
Egun osoko irteera. |
|
8, astelehena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
9, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez, irteera |
|
10, asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
11, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez, irteera |
|
12, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
13, larunbata |
Goizez |
Bazkalostean, amaitu |
* Bertso-afaria
ABUZTUA 15-78
|
EGUNA |
KLASEAK |
IRTEERA-JARDUERA |
|
15, astelehena |
Harrera goizeko 8,30etan. Goizez eta arratsaldez |
|
|
16, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez, ekintza barnetegian. * |
|
17, asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
18, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
19, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
20, larunbata |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
21, igandea |
|
Egun osoko irteera. |
|
22, astelehena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
23, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez irteera |
|
24, asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
25, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez irteera |
|
26, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
27, larunbata |
Goizez |
Bazkalostean, amaitu |
* Bertso-afaria
Prezioa txanda bakoitzeko: 425,00 €
ORDUTEGIA
Gosaria: 08:00
ANIMA ZAITEZ!!!
Hitzaldiaren bideoak
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
Uda honetarako planik ez daukazula? Zure euskara hobetu nahi duzula? Bilbo Zaharra euskaltegiak Gorozika barnetegira etortzera gonbidatzen zaitu abuztuaren 1etik 13ra edo 15etik 27ra.
Mintzamena landu edota azterketak (HABE 1,2 eta 3 mailak, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabala eskaintzen dugu. Urdaibaiko biosferan kokaleku pribilejiatua duelarik, Muxikako barnetegitik hainbat irteera antolatuko ditugu inguruko herrietara.
Hona hemen txanda bakoitzerako gutxi gora beherako egitaraua:
ABUZTUA 1-13
|
EGUNA |
KLASEAK |
IRTEERA-JARDUERA |
|
1, astelehena |
Harrera goizeko 8,30etan. Goizez eta arratsaldez |
|
|
2, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez, ekintza barnetegian. * |
|
3,asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
4, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
5, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
6. larunbata |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
7, igandea |
|
Egun osoko irteera. |
|
8, astelehena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
9, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez, irteera |
|
10, asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
11, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez, irteera |
|
12, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
13, larunbata |
Goizez |
Bazkalostean, amaitu |
* Bertso-afaria
ABUZTUA 15-78
|
EGUNA |
KLASEAK |
IRTEERA-JARDUERA |
|
15, astelehena |
Harrera goizeko 8,30etan. Goizez eta arratsaldez |
|
|
16, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez, ekintza barnetegian. * |
|
17, asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
18, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
19, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
20, larunbata |
Goizez |
Arratsaldez, irteera. |
|
21, igandea |
|
Egun osoko irteera. |
|
22, astelehena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
23, asteartea |
Goizez |
Arratsaldez irteera |
|
24, asteazkena |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
25, osteguna |
Goizez |
Arratsaldez irteera |
|
26, ostirala |
Goizez eta arratsaldez |
|
|
27, larunbata |
Goizez |
Bazkalostean, amaitu |
* Bertso-afaria
Prezioa txanda bakoitzeko: 425,00 €
ORDUTEGIA
Gosaria: 08:00
ANIMA ZAITEZ!!!
PREZIOA: 990,00 € (Hiru epe, uztaila, abuztua eta iraila, 330,00 € bakoitzeko)
DIRULAGUNTZAK: HABE azterketa gaindituz gero, 400,00 € gehienez.
|
EGUTEGIA |
||||||||||||||||||
|
UZTAILA |
ABUZTUA |
|||||||||||||||||
|
A |
A |
A |
O |
O |
L |
I |
A |
A |
A |
O |
O |
L |
I |
|||||
|
|
|
1 |
2 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|||||
|
6 |
7 |
8 |
9 |
|
|
|
|
4 |
5 |
|
|
|
|
|||||
|
13 |
14 |
15 |
16 |
|
|
|
|
11 |
12 |
|
|
|
|
|||||
|
20 |
21 |
22 |
23 |
|
|
|
|
18 |
19 |
|
|
|
|
|||||
|
27 |
28 |
29 |
30 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|||||
|
IRAILA |
URRIA |
|||||||||||||||||