Naturaren
erdi-erdian, Urdaibain (biosfera erretserba), Gorozika Barnetegia, toki
aparta duzu egonaldia egiteko.
Gorozikatik bertotik txango ikusgarriak egin ditzakezu Bizkargi mendira,
Oizera... Gernikara, Omako Basora, Santimamiñeko kobetara eta
Bermeoko Itsas Museora. Bestalde, bizikletan ibiltzeko edota Laga eta
Laidako hondartzetan bainu gozoa hartzeko eta abarretarako aukera aparta
ere baduzu.