


|
GORTAZARTARREN ETXEA
Gortazartarrak Jatorrriz, Zeanurikoak ziren Gortazartarrak eta bertan zuten beren Erdi-Aroko orubea. Arratiako bailaratik XVll. Mendean eta Alejo de Gortazar y Villelak 1665 aldera Maria de Guendica Yzaguirrerekin ezkondua, familia horretako lehen leinu bat agertuko da Bilbon. Alejo jauna berak, bere seme-alaben jaiotzaren berri eman zuen familiaren oroitzapen kuaderno batean; hauen artean, Alexo (1668), Domingo Martin (1670), Maria Francisca (1671), Maria Cruz (1673), Jeronimo (1674), Maria Josepha (1675), Juana Bautista (1676), eta Josepha Antonia (1678). Hala, hauengandik sortuko zen, gerora uri zaharreko familia nagusietako bat izateko kimua, Posta kalean zituzten orubeetan, orduan, ordea, Santiago kalea deitua. Familiaren historiaren zati handi bat, aipaturiko oroitzapenen kuadernoan dago deskribatua. Manuel Basas jaunak, orduko agiri-zaina zenak, berak idatziriko “Miscelanea histórica bilbaina” ren orrialdeetan, kuaderno hau eta baita Gortazartarren ondare diren beste zenbait dokumentu aipatzen ditu. Testu hau, “El cofre del bilbaino” bilduman argitaratua izan zen (1971), Anjel Ortíz Alfauk zuzendua, eta Rafael Ortíz Alfau zelarik marrazkilaria. Jauregia eraikitzea bultzatu zuen familia leinua, ditugun datuen arabera, Alejo jauna eta Maria anderearen bigarren semeari dagokio: Domingo Martín, 1670. urtean jaioa, familiaren bibliografia oparoa dakarren familia liburu batean, bere ustekabeko bizitza abenturazalea isladatu zuen. Domingo Martín, Calatravaren ordenaren partaide izandakoa, eta hala, familian “El Caballero” gisa ezaguna, hispaniak Perun zituen lursail eta jabegoetan alkate izan zen. Han ezkondu, eta Bilbora bueltatzean etxaguntza berri bat sortu zuen, dirutza izugarriaz itzuli baitzen. Etxaguntza honi, Posta kaleko 8. etxea dagokio, familiaren erosotasunerako, Domingo Martín izan zelarik, seguru asko, gaur egun Bibon dagoen eraikin esanguratsua sortu eta eraiki zuena. Familiarteko datuak argitzearren, Josepha de Arandia Vázquez de Velasco y Salazar andrearekin ezkondu zen Ameriketan Domingo Martín, hau Pedro Pérez de Arandiaren alaba, Enkarterrietako Ibarra auzokoa. Bere aitak bezala, Domingo Martín jaunak oroitzapen kuadernoa idatziko zuen, bere etxaguntzatik sortuko ziren Gortazartarren etorkizuneko belaunaldiei so. Jaiotzak, onespenak, karguak eta heriotzak biltzen ditu, eta batez ere, El Callaotik Veracruz eta Cadizera ibilitako itsas inguruak kontatzen ditu, hauek bere aberrira itzularazi zutelarik. << atzera |
|
| Kontaktatu | ||