


|
GORTAZARTARREN ETXEA
Por Elías Mas Serra.
Jauregia Gortazartar honek bultzaturiko eraikuntzak, bere horman dirauen armarria du jauregiari kutsua ematen dion ezaugarri nagusia, gainontzekoa latz xamarra delarik. Bere Barroko garaiko luzera bikainean, “zaldunaren” leinua antzematen da, Gortazar eta Arandiarren armen elkarketaren bidez. Arrautz tankerako forma banatan azaltzen dira, ezkerrean, Gortazartarren armak: Azpildutako zirrinda batez banatutako armarria, goikaldean erbikari bat lagun duela eta azpialdean zezen bat. Eskumatara, Arandiatarren armak: Elorri bat basurdearekin batera. Bi familien armarri bilduetan zaldun edo handiki izaera adierazleak hartzen du gaina. Hau honela, Gortazar jauregia Posta kalean dagoen bost igaropide erregularrek tartekatzen duten eraikina da, eta honen harrizko hormak soiltasuna adierazten badu ere, ibiltariak egoitzaren berebiziko izaeraz duen ikuskera suspertzen du. 1971ko plano batek eraikinaren solairuaren bidez, merkatal hirian sortu zen klase boteretsuaren izaera irudikatzen du. Frantsesez idatzitako planoan, kalearen mailan dagoen beheko solairua, biltegi eta dendatan banatuta ikus dezakegu, banatzaile amankomunen bidez, sarbidea dutela. Ia zalantzarik ez dago garai hartan Joseph Domingo de Gortazar y Arandia zela egoitzaren jabe eta etxaguntzaren buru. Hau, Juan Bautista bere anaiaren oinordeko izan zen, familia hartako premu bera, honen heriotza goiztiarrarengatik. Joseph Domingo, Frantzian hezitako jaun ikasia izan zen, eta Bediako Bidekolea jauregia eraiki zuen . Edozein modutara ere, jauregi honetan eta hiriko beste batzuetan ikusiko dugunez, bere irudia alde batera utzirik, eraikina jabegoak soilik erabili beharrean, familia nagusiak, gainontzeko gelak alokatzen zituen. Beheko solairuko gelak merkatal ogibideetakoentzat eta gorenak, entzute eta ospea zuten familia edo maizterrentzat, betiere, nobleziari zegokion solairua familiaren erabilpenerako utziz. Eraikinak eraberritze zenbait izan ditu, aipagarriena 1793an Javier José de Gortazar-en eskutik izan zelarik. Javier José de Gortazar, leinu hartako sortzailearen iloba zen eta lehenagokoak bezala, politikagintzan aritzen zen, Jaunen bilkurako diputatuen agerkaiaren bidez. Hala ere, era honetako etxeen bideak aurrera darrai. Posta kaleko
toki hoberenetako batean, gure Alde Zaharraren sorreran garai adierazgarrienetako
baten lekuko da. Era berean, gogoan ditu beren jatorrietatik hasita,
egungo hiria argitu zuten zenbait familia eta izen handiko bilbotar
asko, beren eginkizuna zorretan egotekoa izanik. <<atzera |
|
| Kontaktatu | ||